Nortzuk garen

Eventokiaren zeregina da kongresuak, korporazio biltzarrak, azokak, inaugurazioak, ikastaroak, konbentzioak eta antzeko ekitaldiak diseinatzea, sortzea eta antolatzea.

Gure bezeroen beharretara ezin hobeki egokitzen diren jarduerak antolatzen ditugu. Arreta handia jartzen dugu transmititu nahi den mezuan, eta garrantzi handia ematen diogu mezu hori komunikazio plan osoarekin koherentea izateari eta gonbidatuen oroimenean irauteari.

Gure lana atsegin dugunez, arreta handiz erreparatzen diogu xehetasun bakoitzari, eta lagundu eta aholkatu egiten diegu bezeroei, diseinutik produkzioraino. Ekitaldi bat antolatzeak eragin dezakeen gogobetetasuna transmititu nahi diegu.

Gure ekimenek iraunkortasuna dute ezaugarri, eta ingurumen, gizarte eta ekonomia arloko irizpideak aplikatzen dizkiegu antolakuntzako elementu guztiei. Erantzukizuna indartu nahi dugu parte-hartzaileengan; horrela, kostuak murrizteaz gainera, antolakuntza eraginkorrago bat lortzen dugu. Horrek guztiak mesede egiten dio antolatutako jardueraren ospeari.

Gainera, kontuan izanik jarduera orok beti duela komunikazio helburu bat, emaitza neurtzeko tresnak erabiltzen ditugu, inbertsio itzulkinen estimazio bat helarazteko bezeroari.

Lan hori guztia diziplina anitzeko talde batek egiten du, 10 urtetik gorako eskarmentua duena turismo sektorean eta hari lotutako antolakuntza lanetan.