Aurten, Eventokiak parte hartu du, beste behin, Euskadiko standaren antolakuntzan eta kudeaketan.

Bertan aurkeztu ziren, besteak beste, Bilbo-Bizkaian aurten egingo diren ekitaldiak, Bizkaia Zubiaren 125. urteurrena, Donostiako erosketen gida turistikoa, Izki Golf Espainiako challengea, Pasaiako Itsas Festibala, “Ignaziotar Bidea” dokumentala, eta Euskal Kostaldeko Museoen Sarea.

“Ignaziotar Lurraldea” proiektuak, zeina Europako Batzordearen EDEN sarietako irabazle gisa hautatu baitute, Turespañak ematen duen aitortza saria jaso du.

Eventokia aukeratu dute Haur eta Nerabeen Psikopatologiako Europako 8. Biltzarraren antolakuntza teknikoa egiteko. Biltzarra Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da 2018ko apirilaren 26tik 28ra, eta Europa osoko 700 aditu baino gehiago elkartuko dira bertan. Paraleloki, Haur eta Nerabeen Psikiatria eta Psikoterapiako Espainiar Elkartearen XXX. Biltzar Nazionala ere egingo da.

Biltzarraren helburua da esperientzian oinarritutako ezagutzak nahiz egungo erronka zientifiko eta sozialak osatzen ahalegintzen direnak batzea.

Web orria

Ekainean, Eventokiak nazioarteko talka uhinen tratamenduaren ekitaldi nagusia antolatu zuen Donostian: ISMST, 2017.

Bost kontinenteetako 45 herrialdetako ia 500 pertsona elkartu ziren ekainean talka uhinen tratamenduari buruzko nazioarteko ekitaldi garrantzitsuenean. Plazera izan zen anfitrioi lanetan aritzea; biltzarrean, medikuntzako azken aurrerapenak ezagutzeko denbora izateaz gain, Euskadiko esperientzia onenak ezagutzen lagundu genien. 

Albistea

Eventokiak Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzaren Bide Segurtasunari buruzko ekitaldia antolatu zuen. Aurten, Euskadiko Artxibo Historikoan egin zen.

Web orria

 

 

Eventokiak hartu zuen bere gain RESER (The European Association for Research on Services) Biltzarraren 27. edizioaren antolakuntza teknikoa. Biltzar hori Mondragon Unibertsitateak eta Bilboko Udalak sustatu zuten. Biltzarra Euskalduna Biltzar Jauregian egin zen, eta han elkartu ziren Europa osoko ikerlariak eta enpresak, zerbitzuek enpresen eta hirien lehiakortasuna sortzean duten zeregina aztertzeko.

Ekitaldi horretan, Bilbo hiriaren lidergoa indartu zen industria enpresetarako zerbitzu aurreratuen sektorearen garapenean eta zerbitzuen eskaintzaren arloko Euskadiko proiektu garrantzitsuenak aurkeztu ziren.

Web orria